Giza balio nagusia

por | Feb 11, 2023 | Uncategorized

EAEko Arartekoak adierazpen instituzional bat kaleratu du. Agirian azpimarratu du adinekoen aurkako abusu eta tratu txarrak errealitate bat direla, eta horri buruz gogoeta egiteko eskatu du, «zaintza» eztabaidaren erdigunean jarrita. «Bidezkoa da adinekoei itzultzea beraiek gizarteari eman ziotena. Horrela, zainketak agertu behar du giza balio nagusi gisa», esan du.

Adinekoen aurkako abusu eta tratu txarrak amaitzeko «esku hartze ugari» behar direla uste du arartekoak. Besteak beste, hauek aipatu ditu: gizartea «sentikorrago» izatea, profesionalak trebatzea, pertsonek beraien eskubideez kontzientzia hartzea, eta zainketari buruz sakon hausnartzea. Bide horretan, uste du zahartzaroari gizarteak eman beharreko erantzunaz gogoeta egitea ezinbestekoa dela, bereziki bakarrik dauden emakumeei dagokienez, eta baita erronka horri aurre egiteko behar diren politika publiko egokien inguruan ere.

Izan ere, arartekoak nabarmendu du adinak eta zahartzeak «kalteberatasun handiagoa» ekar dezaketela, eta «arreta berezia» eta «erantzun publiko egokiak» merezi dituztela. Uste du gero eta arreta handiagoa eskaintzen zaiola tratu txarren prebentzioari, bereziki tratu txar psikologikoa bada, baina oraindik ez dela aski erantzun publikoa. Horiek horrela, politika publikoak indartzeko eskatu du, osasun eta gizarte zerbitzuen eremutik batik bat. «Orobat, gizarteari ohartarazi behar zaio horrelako egoerak onartezinak direla, susmorik baldin badago alarmak aktiba daitezen». Edadetuei tratu txarrak ematen zaizkiela ozta-ozta azaleratu bada ere, EAEko Arartekoak gogoratu du datuek erakusten dutela uste baino gehiagok sufritzen dituela, maiz biktima bera egoera horretaz jabetzen ez bada ere.

Berriak argitaratua. Ikusi esteka

0 comentarios

Más noticias


Eventos del día de hoy

Hoy no hay eventos programados


Evento mes actual


Calendario de Eventos

Eventos en julio 2024

lunes martes miércoles jueves viernes sábado domingo
julio 1, 2024
julio 2, 2024
julio 3, 2024
julio 4, 2024
julio 5, 2024
julio 6, 2024
julio 7, 2024
julio 8, 2024
julio 9, 2024
julio 10, 2024
julio 11, 2024
julio 12, 2024
julio 13, 2024
julio 14, 2024
julio 15, 2024
julio 16, 2024
julio 17, 2024
julio 18, 2024
julio 19, 2024
julio 20, 2024
julio 21, 2024
julio 22, 2024
julio 23, 2024
julio 24, 2024
julio 25, 2024
julio 26, 2024
julio 27, 2024
julio 28, 2024
julio 29, 2024
julio 30, 2024
julio 31, 2024
agosto 1, 2024
agosto 2, 2024
agosto 3, 2024
agosto 4, 2024



La utopía está en el horizonte. Me acerco dos pasos, ella se aleja dos pasos. Por mucho que camine, nunca la alcanzaré. ¿Para qué sirve la utopía? Para eso: sirve para caminar. (Fernando Berri)



Mantente Informado

Introduce tu dirección de correo electrónico para suscribirte y recibir notificaciones de nuevas noticias.

Thanks for subscribing!


Contacta con nosotros: